Remix Tailerra Ordiziako Jakintza Ikastolan

dj-makala-remix-jakintza-ikastola

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko DJ Makala eta Antxon Sarasua gonbidatu ditugu ikastolara. Maila horretako bi musikari euskaldun ikastolan izanda, DBH3 eta DBH4ko ikasleekin DJ tailer bat egin dugu.

Egun osoan zehar lanketa ezberdinak egiten aritu gara. Goizean, tailerrarekin hasi aurretik, DJ Makalak ospatzen ari ginen egunarekin zerikusia duen sorpresa bat aurkeztu digu; euskara ikasteko duela ia 50 urte argitaraturiko binilo diska zahar bat!. Tailerrari hasiera emateko, sekuentziadore baten oinarriak azaldu dizkigute. Jarraian, gelatan ikasleek aukeratutako abesti baten remix-ak sortzen aritu gara. Arratsaldean, aldiz, goizean egindako lanari hitzak jarri eta abestia osatu dugu, azken erritmo elektronikoak gure hitzei moldatuz.

Egun bikaina pasatu dugu musika lantzeko gaur egun dauden aplikazio ezberdinekin jolastuz.

Eskerrik asko benetan Mikel eta Antxon!!

+ Info:
http://jakintza.net/2012/12/11/remix-tailerra-dj-makalarekin/

Advertisements

First live shows of Makala Jazz Funk Band

MAKALA JAZZ FUNK BAND (live 4tet)

Udaberri honetan estrenatzen da Makala Jazz Funk Band egitasmo berria, laukotea osatzen dute Antxon Sarasua (teklatuetan), Ander Ederra (kitarran), Juan Otegi (baterian) eta Mikel Unzurrunzaga (baxuan). Hona hemen lehen datak, Maiatzak 11 Ostirala, Caos Club (Bilbo), Ekainak 8 Ostirala, Le Bukowski Kluba (Donosti) eta Uztailak 19 Osteguna, “Jazzaldia” Be Bop Bar (Donosti).

El nuevo proyecto Makala Jazz Funk Band, cuarteto formado por Antxon Sarasua (teclados), Ander Ederra (guitarra), Juan Otegi (bateria) y Mikel Unzurrunzaga (bajo). Se estrenan esta primavera en varias salas y clubs de Bilbao y Donosti. He aquĆ­ las primeras fechas, Viernes 11 de Mayo, Caos Club (Bilbao), Viernes 8 de Junio, Le Bukowski Kluba (Donosti) y Jueves 19 de Julio, “Jazzaldia” Be Bop Bar (Donosti).

+ Info:
http://www.lebukowski.com