New Video! Makala Jazz Funk Band “Orrua”

Hona hemen 2012ko udaran grabaturiko Makala Jazz Funk Band taldearen zuzeneko hainbat irudi. Hain zuzen, Gasteiz zein Donostiako Jazzaldiaren astean eta Donostiko Aste Nagusian emandako kontzertuen grabaketak dira. Entzuten den “Orrua” kanta, momentuz ez dago kaleratua, baina laister argitaratuko da MJFB taldearen lehen Single EP-an.

Here are some footages of Makala Jazz Funk Band performing live during 2012 year Summer coinciding with Vitoria-Gasteiz & Donostia-San Sebastián Jazz Festivals & Aste Nagusia of Donostia. The track “Orrua” is not yet released, but it will be included on the forthcoming first EP of MJFB.

Bideo Gehiago / More Videos:
http://www.youtube.com/user/mikelmakala

Advertisements

DJ Makala Bartzelonako EH Sona 2012 jaialdian

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen EH Sona jaialdiak 15 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko inoiz baino jaialdi indartsuagoa antolatu dute. Jaialdiak euskal musikari buruzko betiko leloak apurtu eta egungo aniztasuna islatu nahi du eta euskal taldeak ezagutzera emateko plataforma bihurtu nahi du.

Guztira 15 ekitaldi egingo dira eta bertan egongo diren taldeak honako hauek dira: Lauroba, DJ Makala, Lisabö, Ama Say, Soziedad Alkoholika, Doctor Deseo, Jabier Muguruza, Ruper Ordorika, The Sparteens, The Hot Wok, We Are Standard, Norte Apache eta Peachy Joke izango dira.

********************************************

Varias bandas vascas actuarán a partir de este fin de semana en Barcelona gracias al festival EH Sona. Lauroba, DJ Makala, Lisabö, Ama Say, We Are Standard, Jabier Muguruza, Ruper Ordorika, Soziedad Alkoholika, Peachy Joke y otras bandas vascas actuarán en varios puntos de la capital catalana hasta el 1 de diciembre.

Los conciertos serán en el Passeig del Born, Apolo 1, Razzmatazz 2, y sobre todo en la Euskal Etxea (Placeta Montcada 1-3). Algunos serán gratuitos y en otros las entradas se pueden adquirir por un precio de hasta 15-18 euros.

+ Info:
http://www.ehsona.com/

Xare Azoka 2012 | Soinu Edizio & DJ Ikastaroa Makala-ren eskutik

POSTER-MAKALA-XARE-2012

XARE Euskarazko Teknologia Berrien Azoka

Noiz?
Azaroaren 23 eta 24ean (ostirala eta larunbata).
Non?
Donostiako Kursaal, Balioanitzeko Hallean.
Ordutegia?
11etatik 20etara
Nori zuzenduta?
Publiko orokorrari zuzendua, baina nagusiki gazteei. Sarrera bi egunez irekia eta doakoa izango da.

Soinu edizio eta bideko jartzaile ikastaroak aukeragai

Trebakuntzak ere tartea edukiko du XAREko egitarauan. Hala, Makalak Soinu Edizio Digital ikastaroa eskainiko du eta VJTxo!?k Bideo Jartzaile oinarrizko ikastaroa emango die interesatuei. Makalak tabletak, ordenagailu pertsonalak edo telefono mugikor modernoenak erabiliko ditu, soinu tresna eta audio software berritzaileenekin konbinatuz

VJTxok, ordea, bideo jartzaileen teknika ezberdinei errepaso teoriko-praktikoa egingo die, eta software zein hardware ezberdinak aurkeztuko ditu. Hala nola, edukiak sortzeko zein zuzenekoan aritzeko aplikatu daitezkeen modu ezberdinak jorratuko ditu.

+ Info:
http://www.xare.eu/