Tagged: jakintza ikastola

Remix Tailerra Ordiziako Jakintza Ikastolan

dj-makala-remix-jakintza-ikastola

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko DJ Makala eta Antxon Sarasua gonbidatu ditugu ikastolara. Maila horretako bi musikari euskaldun ikastolan izanda, DBH3 eta DBH4ko ikasleekin DJ tailer bat egin dugu.

Egun osoan zehar lanketa ezberdinak egiten aritu gara. Goizean, tailerrarekin hasi aurretik, DJ Makalak ospatzen ari ginen egunarekin zerikusia duen sorpresa bat aurkeztu digu; euskara ikasteko duela ia 50 urte argitaraturiko binilo diska zahar bat!. Tailerrari hasiera emateko, sekuentziadore baten oinarriak azaldu dizkigute. Jarraian, gelatan ikasleek aukeratutako abesti baten remix-ak sortzen aritu gara. Arratsaldean, aldiz, goizean egindako lanari hitzak jarri eta abestia osatu dugu, azken erritmo elektronikoak gure hitzei moldatuz.

Egun bikaina pasatu dugu musika lantzeko gaur egun dauden aplikazio ezberdinekin jolastuz.

Eskerrik asko benetan Mikel eta Antxon!!

+ Info:

http://jakintza.net/2012/12/11/remix-tailerra-dj-makalarekin/